Judimendiko Musika Eguna

Ekainaren 6an, larunbata, Judimendiko eskolan 18.00etatik aurrera Kalejira auzotik zehar eta ondoren perfomancea 19.00etan Hona hemen Gazte asanbladaren oharra: Kaixo! Badator ekaina, uda eta hauekin batera Judimendiko jaiak. Urtero bezala Judimendiko gazte asanblada jai alternatibo hauen antolakuntzan parte aktibo izateaz gain, aste kulturala aurrera eramaten dugu, izan ere jai eredu alternatibo eta formatibo batean aurrera…

Abesbatzen VI. topaketa

Datorren maiatzaren 23an, larunbata, “Judimendikoak” eta Santa Luzia auzo elkarteek herri kantaz eta abesbatzaz beteko ditugu gure auzoetako kaleak. Abesbatza eta herri kanten seigarren kontzentrazioa gure auzoetako kale eta plazetan egingo da, abestien bidez gure kulturaren aberastasuna transmititzeko helburuarekin, modu zuzen eta parte-hartzailean. Helburua bikoitza da; alde batetik, gure kaleetan festa giroa sortzea, lagun koadrilek…

Maiatzak 1

Maiatzak 1 Judimendiko gazteok ez dugu jai eguna, borroka eguna baizik! Hortaz, sistema kapitalista eta heteropatriarkala salatzeko eta bere miseriak agerian uzteko baliatu genuen beste behin ere egun hura. Aurten, auzoan ekimentxo bat burutu genuen, prekariatea salatzeko asmoz. Horretarako, sistema honek Hego Euskal Herrian eraildako langileen zerrenda jarri genuen, ondoan hilkutxa bat, gurpil zulatuak, piboteak…